Turismo Bulegoak hainbat berritasun aurkeztu ditu. Batetik, material berria atera du: batik bat, bi poster berri, bata Oñatikoa eta bestea Arantzazukoa. Bestetik, aurrerantzean bost hizkuntzatan emango du zerbitzua.
Sasoi alturako poster berriak atera ditu Turismo Bulegoak. Biak salgai daude hantxe, euro baten. Horrenbestez, bulegoaren merchandising arloa aberasten doa. Zeramika tradizionala eta larruzko pilotak izateaz gain, neguan kaleratutako kamiseten arrakasta azpimarragarria izan da, diote arduradunek.
Beste berritasun handia da aurrerantzean, zerbitzua katalanez ere emango dutela, beste lau hizkuntzez gain: euskara, gaztelania, frantsesa eta ingelesa. Bezero katalana hartzen ari den garrantzia dela eta, ezinbestekotzat jo du Oñatiko turismo arloak hutsune hau betetzea, dio sail horrek.