Aurrerantzean, hilean behin, Oñatiko erretratu zahar bat agertuko da Goienkarian. Nahi baduzu, zuk ere bidali dezakezu argazki zaharra helbide honetara eta gustura argitaratuko dugu Goienkarian eta Goiena.net helbidean. Edozein motatako eta edozein garaitako argazkia izan daiteke: 1940koa, eskolakoa, eskurtsio baten ateratakoa, 1980koa, lagunen arteko afari batena ...
Neskatilen bigarren jaunartzea
Bihar, egubakoitza, banatuko duten Goienkarian, 1950 urtean Oñatiko neskatilek egindako bigarren jaunartzeko argazkia dator. 10,11 urte izango dituzte neskatila hauek. Lehen jaunartzea sei, zazpi urtekin egiten zuten lehen, astegun baten, gainera. Lehen jaunartzerako koloretako soinekoa janzten zuten eta bigarrenerako, berriz, zuria.
Argazkian agertzen direnak
Goiko ilaran ezkerretik eskumara: On Leonardo Zabaleta apaiza, Ines Lizarralde, Julia Urmeneta, Mª Anjeles Murua, Milagros Elortza, Mª Antonia Murua, Eloisa Markuleta, Mertxe Korta, Felisa Maiztegi, Milagros Urtzelai, Mª Karmen Galdos, Mª Anjeles Biain, Mª Nieves Urtzelai, Bernarda Arrizabalaga, Mª Tere Anduaga eta Gloria Anduaga.
Bigarren ilaran: Pili Mugartza, Tere Ezpeleta, Mª Luisa Altzelai, Beatriz Ezpeleta, Anparo Billar, Mª Nieves Albizu, Mª Paz Irizar, Mª Pilar Dorronsoro, Pilar Arregi, Julia Arabaolaza, Karmen Galdos, Mª Antonia Urtzelai, Benita Lazkanoiturburu eta On Migel Diez apaiza.
Beheko ilaran: Mª Asun Azpeitia, Arantxa Aranburu, Mª Isabel Perez, Arantxa Erle, Mª Pilar Beitia, Eulali Kortabarria, On Migel Etxabeguren, Pilar Iñurrategi, Pilar Ugarte, Maribi Umerez, Mª Paz Umerez, Axun Korkostegi, Jesusa Urtaza eta Pilar Kortabarria.