San Isidro eguneko feria egingo dute Larrain Gainen

Oihana Elorza Gorostiza 2005eko maiatzaren 13a

Feria bihar izango da, zapatua, eta animaliak, baserriko tresnak, musika eta luntxa izango dute. Gaur, berriz, hitzaldia egingo dute jakiei, zuhaitzei eta okelari buruz.

Bihar, zapatua, goizetik hasi eta eguerdia bitartean egingo dute San Isidro eguneko feria. Larrain Gain elkartean bertan egingo dute eta animaliak ez ezik, nekazaritzan eta abeltzaintzan baserritarrek erabiltzen dituzten tresnen erakusketa ere egongo da. Gainera, trikiti musika eta luntxa ere ez dira faltako.

Gaur hitzaldia

Gaur, berriz, egubakoitza, hitzaldia egingo dute 19:00etan elkartean bertan. Hiru gai jorratuko dituzte: batetik, Jakion kontserba enpresako Susana Aiastuik jakiei buruz hitz egingo du, harakin batek okelari buruz jardungo du eta Natur Eskolako kide batek zuhaitzei buruz egingo du berba.

Mende laurdena

Larrain Gain elkarteak 25 urte beteko ditu aurten eta hori ospatzeko makina bat ekitaldi antolatu dituzte, tartean gaurko hitzaldia eta biharko feria. Ekitaldi gehiago ere prestatu dituzte datozen hilabeteetarako.

Duela mende laurden, 80 bazkide ziren, denak auzokoak. Gerora handituz eta zabaduz joan da elkartea eta egun 140 inguru dira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak