Guztira 78 umek egingo dute lehenengo jaurnartzea aurten Oñatin. Horietako batzuk joan den domekan egin zuten eta besteek datorren domekan, maiatzak 14, egingo dute Mikel Deunaren parrokian, 13:00etan.
Bestetik, Euskal Herriko Kontsumitzaileen Elkarteak ikerketa bat egin du jaunartzeetan egiten diren gastuen inguruan. Emandako datuen arabera, 3.000 euro inguru gastatzen dira.