Bagdad Rap eguenean zineklubean

Oihana Elorza Gorostiza 2005ko mai. 10a, 18:41
Botatzeko arazoak izan zituztelako atzeratu egin zuten Bagdad Rap pelikularen emanaldia. Eguenean botako dute berriro, 20:00etan, zineklubean.

AEBk Irak erasotu baino egun batzuk lehenago iritsi ziren brigadista batzuk Bagdad hirira eta bertatik bertara bizi zuten gertatutakoa. Euren ikuspegitik, Irakeko gizarteak gerra bera eta gerra ostea nola bizi zuen kontatzen du Bagdad Rap pelikulak.

Zuzendaria Arturo Cisneros iruñarra da eta kultura etxean bertan egongo da pelikularen aurkezpena egiteko eta emanaldiaren ondoren ikusleen galderak erantzuteko.

Bagdad Rap pelikula lehenago eman nahi izan zuen Natur Eskolak baina arazoak izan zituzten egun hartan eta atzeratu egin zuten. Beraz, ikusteko aukera eguenean da, maiatzak 12, 20:00etan zineklubean. Pelikula honekin bukatuko da zineklubeko denboraldia.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak