Elkar Hezi ikastetxeko batxilergoko bigarren mailako ikasleek antolatu dituzte aste honetako jardunaldiak. Euskara da gaia eta horren inguruan hainbat aditu arituko dira martitzenean, eguaztenean eta egubakoitzean.
- Apirilak 26, martitzena: Xabier Kintana eta Jurgi Kintana arituko dira. Gaia: euskararen jatorria eta bilakaera historikoa. Kultura etxean, 19:30ean.
- Apirilak 27, eguaztena: Gerardo Elortza, Roberto Altuna eta Asier Sarasua. Gaia: Deba Ibarreko azpieuskalkien inguruko gainbegiratua. Gure azpieuskalkiaren, oñatieraren, ezaugarriak. Grafiaren auzia. Oñatiera baturik, bai ote?. Kultura etxean, 19:30ean.
- Apirilak 29, egubakoitza: Pello Zabala eta Paulo Agirrebaltzategi arituko dira Kandido Izagirre, Luis Villasante eta Bitoriano Gandiaga eta oñatieraren gainean. Gainera, Gernika, Mendraka eta Urretxuko ordezkariak ere etorriko dira. Santa Anan, 19:30ean.
Hemen duzue informazio gehiago euskararen gaineko jardunaldi hauei buruz.