Egubakoitza arte egongo da zabalik erakusketa kultura etxean, 18:30etik 20:30era. Jose Luis Irigoyenek Saharan atera dituen argazkiak dira eta salgai ere badaude. Jasoko duten dirua Saharara bidaliko dute.
Herri Eskolak antolatu du argazki erakusketa hau, 25. urteurrena ospatzeko ekitaldien barruan. Eguenean, Saharari buruzko hitzaldia izango dute Herri Eskolan bertan.