Oñatiko Hiri Antolaketako Arauen Berrikuspena onartu zuen martitzenean Diputatuen Kontseiluak eta Oñatiko azpiegitura, etxebizitza eta industriaren hazkunde berriari erantzun dion agiria onartu zuen.
Etxebizitzak
Agiriak jasotzen du 1.216 etxebizitza berri egingo dituztela datozen urtetan eta horietatik 505 babes ofizialekoak izango direla. Batik bat, zazpi gunetan egingo dituzte:
- San Martinen: 306
- Ugarkalden: 300
- Lazarragan: 120
- Kasablankan: 90
- Kalegoienan: 85
- Kirrukuan: 76
- Kurtzekuan: 60
Golf zelaia
Onartutako agiriak jasotzen du ere golf zelaia egiteko aukera. Auntzolaren inguruan egingo litzateke eta 80 hektarea izango lituzke gutxi gorabehera.
Agirian jaso gabe gelditu da trenbide azpiegitura berria egiteko ezartzeko aukera. Tranbiako garraio sistemaren barne herri gunea Deba eskualdearekin lotuko luke ibarrean egituratuko den garraio sistemak.
Industria guneak eta espazio libreak
Jarduera industrialetarako, Urkulu, Munazategi eta Urretxuko aldeak aukeratu dituzte berrikuspenean. Dena den, foru erabakian agertzen da Urkuluko ibarrean ez dela hiri garapenik egin behar alde horrek dituen ezaugarri geomorfologikoak, hidraulikoak eta ingurumenekoak kontuan hartuta.
Koldo Azkoitiak, Diputazioaren bozeramaileak, esan du guztira 92.443 metro koadroko espazio librea dagoela, biztanleko 6,58 metro koadro:
- Larrañako eskola gunea: 6.500 metro koadro
- Olapoto: 49.000 metro koadro
- San Martin: 36.936 metro koadro