Arrasate-Oñati lasterketako kamiseta diseinatzeko lehiaketa

Maider Arregi 2005ko mar. 21a, 11:40
Laixan euskara elkartea, AED eta Berria-ren laguntzarekin, maiatzaren 7an, urtero antolatzen duen Arrasate-Oñati lasterketako kamisetaren diseinu berriaren bila dabil. Horretarako, lehiaketa deitu du aurten lehen aldiz.

Baldintzak

Baldintzak

  • Marrazkia bi koloretan izan behar da gehienez.

  • "XXIII. Arrasate-Oñati lasterketa" eta euskarari lotutako lelo bat gehituko zaio marrazki aukeratuari.
  • Lehiaketa honetan Euskal Herri osoko biztanleek parte har dezakete, adina kontuan izan gabe. Inoiz saritu gabeko lanak aurkez daitezke bakarrik. Lan guztiak lelo batekin sinatuko dira. Honekin batera gutunazal itxi bat aurkeztuko da, azalean lelo bera eta barruan egilearen izen-abizenak, helbidea eta telefonoa aipatuz.
  • Aurkeztutako lanen kalitatea egokia ez bada, saririk ez banatzea erabaki dezakete antolatzaileek.
  • Lanak guztiak helbide honetara bidali edo bertan entregatu beharko dira 2005ko apirilaren 15a baino lehen:

    Laixan euskara elkartea
    "Arrasate-Oñati lasterketako kamiseta"
    Bidebarrieta 18, behea
    Oñati 20560

  • Epe horren ondoren jasotako lanik ez da onartuko.
  • Saritutako lanak Laixanen eskutan geratuko dira eta beste guztiak epaimahaiaren erabakia jakitera eman eta ondorengo bi hilabeteen barruan jaso ahal izango dituzte egileek.
  • Lehiaketa honetan parte hartzeak aipatutako oinarri hauek eta epaimahaiaren erabakiak onartzea suposatzen du.

Saria

  • Lehiaketa irabazten duenak 150 euro jasoko ditu.

Antolatzailea eta epaimahaia

  • Laixan euskara elkartea eta Arrasate-Oñati lasterketako lan taldea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak