Jende gutxik entzun zuen joan den egubakoitzean Txuma Murugarrenek eskaini zuen emanaldia. Kantariari eta taldeko kideei kosta zitzaien kontzertuan sartzea, baina pixkanaka animatuz joan, eta kontzertu ona eskaini zuten. Baina Txuma infernuan sentitzen zen.Ezenatokian argi larregi zegoen, eta ezer egiterik ez zegoela jakinarazi ziotenean: "infernuan sentitzen naiz hainbeste argirekin", esan zuen. Kontzertura oso jende gutxi joan zela ikusita ere horren inguruko erreferentziak egin zituen. "Nire azken diskoaren kantu bat abestuko dizuet, hemen hain ezaguna den nire azken diskoaren kantu ezagunena". Ez ziren protestak, kantariari gustura ikusten baitzen kontzertuaren amaieran, baina entzule gehiago izatea espero zuen.