Oñatiko institutuak antolatu dituen bi ikastarotarako izena emateko azken egunak dira. Langileei zuzenduta daude ikastaroak.
Batetik, tornu konbentzional ikastaroa dago. Tornuan piezak egiten irakatsiko dute. Ikastaro hori apirilean hasiko da. Bigarren ikastaroa da CNC programazioa eta prestaketa jasotzeko.
Bietarako izenematea Institutuan bertan egin daiteke. Argibideetarako, deitu 943 78 21 50 telefonora edo Institutuaren webgunera jo.