Txuma Murugarren eta Los Coronas taldeen emanaldi bana izango da

Leire Kortabarria 2005ko mar. 17a, 16:39
Musika proposamen interesgarriak daude gaztelekuan asteburuan: batetik, hilaren 18an, egubakoitza, Txuma Murugarren bakarlariak joko du; eta 19an, zapatua, Los Coronas talde madrildarrak. Sharon Stoner eta Los Chicos Boom taldeek ere joko dute egun horretan.

Bihar, egubakoitza, Txuma Murugarren bakarlari bizkaitarrak egingo du emanaldia. Gaztelekuko kuboan izango da, 22:30ean. Batez ere, Nire anaiaren kotxeko argiak bere azken laneko kantak joko ditu.

Emanaldia Laixan elkarteak antolatu du, Kultur Errota egitasmoaren eskutik. Sarrera 6 euro da, 4 euro aldez aurretik erosiz gero, Laixanen bulegoan edo Guria eta Luis tabernetan.

Surf-rocka nagusi zapatuan

Zapatuan, hilak 19, oso bestelako kontzertu bat izango da, gaztelekuan, 22:30ean, hau ere. Los Coronas Madrilgo taldea da gonbidatu nagusia (hemen eurekin elkarrizketa bat, gaztelaniaz). Sex Museum taldeko bi kidek osatzen dute, eta surf-rock estiloa lantzen dute. Straitjackets edo Fu-Manchu taldeekin jo izan dute.

Los Coronasekin izango dira Sharon Stoner oñatiarrak, Danbaka lehiaketako irabazleak, eta Los Chicos Boom arrasatearrak. Kontzertu horretarako sarrera 5 euro da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak