Urtero antolatzen du Gipuzkoako Gotzaitegiak Arantzazuko igoera. Zapatuan egingo dute aurtengoa eta Juan Mari Uriarte gotzaina ere etorriko da.
Euskal Herri osotik etorriko diren erromesak 09:30ean abiatuko dira Arantzazura Soraluze jatetxe paretik. Ordu pare bat geroago helduko dira Arantzazura eta meza izango dute han.