Zuk ere esan bai euskarari leloarekin abiatu zen lehendabiziko Korrika Oñatitik. 1980ko azaroaren 29an abiatu zen Oñatitik eta abenduaren 7an iritsi zen Bilbora.
Arantzazu Bilbo
Hamargarren Korrikak ere Oñatin izan zuen abiapuntua, Arantzazun, hain zuzen ere. 1997ko martxoaren 14an hasi zuten euskararen aldeko korrikaldia eta 23an bukatu zuten Bilbon, orduan ere. Euskal Herria korrika.
Martxoaren 16an
Korrika 14 datorren eguaztenean, martxoaren 16an helduko da Oñatira. 15:46 inguruan Udanako gainera helduko da eta hortik goitik behera, 16:25 aldera iritsiko da herrira. Oñatitik Bergararako bidea hartuko du eta handik: Elgeta, Elorrio, Arrasate, Aretxabaleta, eta Eskoriatza. Gatzagara gauerdian iritsiko da 00:00etan, eta handik Gasteiz aldera jarraituko dute, korrika.