Herri dena gelditu da argirik gabe. Oraindik ez dakite zergatik baina bobina bat erre da eta horrek utzi ditu herriko etxebizitzak, komertzioak, ikastetxeak eta zerbitzu guztiak argirik gabe. Olaa, San Lorentzo eta herriko beste auzoetan argirik gabe jarraitzen dute baina elektrizistak lanean dihardute eta arazoa lehenbailehen konpontzen saiatuko direla esan dute.