Irudi ikusgarri hau behin eta berriro errepikatu da urte honetan, izan ere aurtengoa neguko bosgarren elurtea dugu. Fondako langileak ohituta daude eta ez die elurrak ardura. Urbiara joaten zaretenok fonda zabalik aurkituko duzue. Hotz honekin gainera, bertaratzen direnek ez dute salda beroa faltako.