Umeendako eta helduendako euskarazko filmak emango dituzte

Leire Kortabarria 2005ko ots. 24a, 13:58
Datorren asteburutik hasi eta martxo osoan, umeendako euskarazko film bat emango dute astero. Udal Kultura Sailak antolatu du ziklo hori. Euskarazko zinema ikusteko aukera izango dute helduek ere, Euskal Film Laburren Zirkuitua herrira etorriko da eta, euskara elkarteen eskutik.

Umeendako euskarazko film zikloa antolatu du Udal Kultura Sailak datozen asteburuotarako. Saio gutziak kultura etxean izango dira, 17:00etan. Hauxe da egitaraua:

Film laburrak

Bestetik, martxoaren 3an helduendako euskarazko film emanaldia izango da: Topaguneak antolatu du II. Euskal Film Laburren Zirkuitua, eta Laixan elkarteak emanaldia antolatu du. Kultura etxean izango da, 20:00etan. Honako film laburrak emango dituzte: Iñaki Beraetxek eta Iñigo Kintanak zuzendutako Ostertz (15’), Safy Nebbouren Lepokoa (23’), Angel Aldarondoren Amnesiak (6’), Ane Muñoz Mitxelenaren El salto de Beamon (15’) eta Koldo Almandozen Amuak (9’).

Bukaeran, Koldo Almandoz zuzendari donostiarrarekin berriketaldia izango da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak