Ardiak erasotu dituzte txakurrek

Oihana Elorza Gorostiza 2005eko otsailaren 23a

Herritar batek salatu du bost ardi hil zizkiotela txakur batzuek urtarrilaren 13an.

Auzo alkateari eta zinegotzi bati esan zion herritarrak gertatutakoa eta hauek salaketa jartzeko aholkatu ei zuten. Herritarrak kontatu du Ertzainak argiketak egitera joan zirela baina ez ziela kasurik egin bere argibidei. Bergarako epaitegitik jaso du eskutitza eta dio ikerketa judizialik ez dagoenez, gertaera bertan behera uzten dutela. Kaltetuak auzoko baserrietan, alkatetza, udaltzaingoan eta Nekazaritza batzordean banatu ditu Ertzaintzan jarritako salaketa eta epaitegitik jasotako eskutitza. Gertaera honen berri eman nahi izan du horrelaherritar honek.

Bost ardi hilda

Kaltetu honek kontatu du, urtarrilaren 13an, bost ardi hil zizkiola txakur batek: "bat zaurituta zegoen eta albaitariari deitu nion baina hilda bota zituen barruan zituen bi bildotsak". Hurrengo egunean, domekan, jakin zuen auzoko beste baserri batean ere agertu zirela beste ardi bat hilda, bi zaurituta eta beste hiru desagertuta.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak