Domekan, 09:00etatik aurrera egingo dute zuhaitz azoka herriko plazan. Zuhaitzak eta landareak egongo dira ikusgai eta salgai; era askotakoak, gainera.
Ingurumen astea
Natur eskolak antolatuta, ingurumen astea egingo da Oñatin martxoaren 1a arte eta ekitaldi asko antolatu dituzte; hitzaldiak, filmak, antzerkia eta zuhaitzak landatzeko eguna, adibidez. Guztiak, agendan sartu ditugu.