Herriko lau taldek emanaldi bana egingo dute Debagoienean eta kanpoan datozen egunotan. Lau horietatik hiruk urtarrilean bukatu zen Danbaka musika lehiaketan parte hartu zuten, arrakasta handiz.
Hona hemen egutegia:
- Malenkonia brit-pop estiloko taldeak bihar, egubakoitza, joko du Donostiako Guardetxean, 21:30ean. La Corte de los Milagros Kantabriako taldeak ere emanaldia egingo du.
- Golpe de Estadokoek Elorrioko Herriko plazan egingo dute kontzertua zapatuan, hilak 19, 22:00etan.
- Sharon Stoner hirukoteak ere zapatuan, otsailak 19, egingo du emanaldia Elgetako Espaloia antzokian, Korrika Kulturalaren barne, 22:00etan. Afrika bakarlariak eta Fjord talde arrasatearrak emanaldi bana egingo dute.
- Potemkin taldeak Bergarako Go Jam aretoan joko du otsailaren 25ean, egubakoitza, 22:00etan. Neubat talde gasteiztarrak ere emanaldia egingo du.