Mondragon Negozio Eskolak (MONE), martxan jarri du "Buruzagitza Garapenean Aditu" programaren 3. edizioa, gaitasun tekniko eta estrategikoetan oinarriturik. Helburua esparru berrietara zabaltzea eta kolaboratzaileen emozioak, itxaropenak eta beharrak kontutan hartzea da.
MONE-ren programa berri honek sei modulu izango ditu. Lehena, proiektuen kudeaketa eraginkorrari buruzkoa izango da eta martxoaren 9an hasiko da. Programa azaroan bukatuko da eta Oñatin (MONEren egoitzan), Bilbon edo Donostian emango da, partaideen jatorriaren arabera.
Informazio gehiago: www.mone.coop