Gaur goizean aurkeztu dute liburua Donostiako Koldo Mitxelena kultur gunean. Descartes izenburupeko liburua, idatzi duen lehena izan bada ere, Xabier Arregik hainbat filosoforen itzulpenak egin ditu.
Descartes
Euskarazko liburuak, Descartes filosofoaren pentsamenduaren ikuspegi orokor eta irakurterraza eskaintzen digu. Gaien sakontasunari ez dio muzin egiten, baina azalkeriarik gabe, hizkera erraz eta estilo arinean dago idatzia. Xabier Arregik, Descartes filosofo frantsesaren ideiek, gaur egun duten indarra eta ahultasuna azaltzen digu bere liburuan.