Santa Eskolastika eguna da gaur, otsailak 10. Hori dela eta, urtero bezala, meza eta jaialdia egingo dituzte Elkar Hezi ikastetxean. Bihar, egubakoitza, izango da, eta herritar guztiak daude gonbidatuta. contributors:
Oñatiko moja beneditarrek Santa Eskolastika eguna ospatzen dute urtero. Gaur, eguena, da izatez egun hori, baina ospakizunak bihar, egubakoitza, egingo dituzte, parte-hartzaileendako egun egokiagoa delako.
Horrela bada, bihar, 09:00etan, meza izango da euren elizan, eta ikasleendako jolasak izango dira segidan. Jendaurreko ekitaldia 18:30ean izango da, euren egoitzako areto nagusian. Han, Elkar Heziko Haur eta Lehen Hezkuntzako ume guztiek -260 bat- antzezlanak, dantzaldia eta beste ekitaldi batzuk egingo dituzte. Ikasleen gurasoak ez ezik, herritar guztiak daude ekitaldiotara gonbidatuta.