Oñatitik martxoaren 16an pasako da Korrika 14 eta kilometroak salgai daude dagoeneko. Laixanen erosi daitezke. Kilometroak 320 euro balio ditu eta norberak zein edozein elkarte, ikastetxe edo lantegik erosi dezake.
Korrikako laguntzaile izateko aukera ere badago; 12 euroren truke txartel bat ematen dute eta hainbat abantaila ditu Euskal Herriko komertzioetan. Orreagan hasi eta Bilbon amaituko da Korrika 14.