Langileek salatu dute urtarrilaren 17az geroztik geldi dagoela negoziazio prozesua euren eta Eulen Servicios Socio Sanitarios enpresaren artean. Bestalde, diote, enpresak ez dituela borondatezko hobekuntzak onartu nahi eta eurak horren alde egingo dutela borroka.
San Martin egoitzako 12 langile azpikontratatuek deitu dute manifestazioa gaur, martitzena, iluntzerako. 18:00etan abiatuko dira herriko plazatik. Manifestazioa lan hitzarmen duin bat eskatzeko eta kaleratu dituzten langileak berriro onartzeko eskatzeko egingo dute.