Guztira, Oñatin dauden 8.842 herritarrek eta atzerrian dauden beste 183 oñatiarrek izango dute bozkatzeko aukera otsailaren 20an, Europako konstituztioaren erreferendumean. Askok, lehendabiziko aldiz bozkatu ahal izango dute erreferendum batean.
Ohi bezala, 16 mahai jarriko dituzte herrian datozen hauteskundeetan ere. Eta mahai bakoitzerako bederatzi izen zozketatu dituzte. Zozketa horretan ez dira sartu 65 urte baino gehiago dituzten oñatiarrak.