K2ra egindako espedizioan izozte handiak izan zituen Juanito Oiartzabal mendizaleak. Oraindik ez da erabat sendatu eta orduko arrastoak ditu. Hala ere, kultura etxean egongo da espedizioaren kontuak azaltzeko. Edurne Pasabanek ere oso gaizki pasa zuen espedizioan.
Al filo de lo imposible programako lantaldearekin egindako dokumentala eskainiko dute 19:30ean kultura etxean. Ostean, jendearen galderak erantzungo ditu eta K2ra egindako espedizioa azalduko du. Aloña Mendiko mendi sailak antolatu du iluntzeko emanaldia. Asteleheneko Goienkariak berari egingo dioten elkarrizketa ekarriko du.