Santa Ageda eta Aratuste ospakizunak bihar hasiko dituzte ikasleek

Leire Kortabarria 2005eko otsailaren 3a

Hainbat ospakizun ditugu datozen egunotan: Santa Ageda bezpera eta eguna, batetik, eta Aratusteak, bestetik. Hori dela eta, herriko ikastetxeek ekitaldiak antolatu dituzte. Bihar, otsailak 4, izango dira horietako batzuk.

Bihar, egubakoitza, Santa Ageda bezpera, koplak kantatzen irteteko eguna da. Horrekin bat egingo du Elkar Hezi ikastetxeak, eta, goiz partean, ikasleek kopla kalejira egingo dute. Arratsalde partean, Errekalde Herri Eskolako taldeak egingo du Santa Ageda kalejira.

Bestetik, Txantxiku ikastolako Haur eta Lehen Hezkuntzako ikasleek Aratuste izango dituzte bihar, egubakoitza. Hain zuzen, urtero bezala, jantziak eta apaingarriak eskulan gisa egingo dituzte ikasle eta irakasleek.

Arratsaldean izango dira ekitaldiak: 14:30etik 16:30era, Haur Hezkuntzakoek musika eta dantzak izango dituzte; Lehen Hezkuntzakoak, berriz, kalejiran ibiliko dira herrian. Bukatzeko, Miel Otxin erreko dute. 16:30etik 18:00etara, ikastolako jolaslekuan erromeria izango da Gardoki taldearekin.

Otsailaren 8an

Errekalde Herri Eskolak, berriz, Tolosako Ihauteri ospakizuna antolatu du bere ikasleendako. Hain zuzen ere, otsailaren 8an ospatuko dute, martitzena. Ikastetxeko jolaslekuan batu eta hainbat ekintza egingo dituzte ikasleek, 11:00etan; eguraldi txarrarekin, kiroldegiko pilotalekuan izango da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak