Turismoa %18 igo zen iaz, azken aldiko hazkunde handiena

Leire Kortabarria 2005ko ots. 2a, 11:53
Oñatin, turismoak azken urteotako zifra onenak izan zituen 2004an, izan ere, aurreko urtetik %18 hazi zen turismoa. Oso zifra esanguratsua, kontuan hartuta 2001etik, bataz beste %10 igo izan dela. Guztira, 13.061 bisitari izan dira Oñatin.

Turismo saileko arduradunen esanetan, hazkundearen arrazoiak dira, besteak beste, promozioa eta Unibertsitatean ipini duten Informazio Puntua.

Azpimarragarria dira aurten atzerri eta Estatu aldetik etorri zaizkigun bisitariak, diote arduradunek. Normalean, atzerritarrak ekain eta irail bitartean egoten dira Oñatin; aurten, berriz maiatz aldera hasi dira etortzen. Batik bat Frantziatik etorri dira (%29); baita Alemania, Italia, AEB eta Ingalaterratik ere. Estatuan, batik bat Kataluniatik (%24) eta Madrildik (%22) etorri dira.

Natura eskaintza indartu da

Turismo arduradunen balorazioa oso positiboa da: euren esanetan, Oñatiren Errenazimendu izaerak gero eta jende gehiago erakartzen du; baina, azken urteotan, natura turismoak, berriagoak, emaitza hobeak lortu ditu urterik urte.

Etorkizunean, aurten lortutako emaitzak mantendu eta hobetu nahiko litzateke, dio Turismo Sailak. Proiektu bat da, adibidez, San Miguel errota, aurten inauguratuko dena.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak