Hamahiru ikastarorako izenematea zabaldu du KZGuneak

Leire Kortabarria 2005eko otsailaren 1a

KZGuneak zabaldu du dagoeneko hil honetarako ikastaroetarako izenemate epea. Otsailean ez da prestakuntzarik egongo, hau da, ez dute mikroenpresendako ikastarorik egingo.contributors:

Hamahiru ikastaro berri antolatu ditu KZGuneak otsailerako. Jendea has daiteke izena ematen, izan ere, otsailaren 7rako dauden ikastaroetarako dagoeneko badituzte lagun batzuk.

Ohi bezala, Internet erabiltzen ikasteko jardunaldiak izango dira, hiru, hain zuzen; otsailaren 7an bat, eta hilaren 21an beste biak. Horrez gain, ikastaro espezializatuak ere deitu dituzte: finantzak, bat-bateko mezularitza, Eustaten webgunea, Outlook Express programa, postalak bidaltzea, egunkaria irakurtzea, ViaMichelin erabiltzea eta Iberdrola mikologia dira gaiak.

Horietarako izena emateko, KZGunera jo behar duzue, edo 943 71 83 20 telefonora deitu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak