Kalean arazo asko sortu ditu elurrak. Kentzeko makinak 06:00etatik elurra kentzen ibili zirela esan ziguten udaltzaingoan baina herritarrak kaleetan ez zutela elurrik kendu esan dute eztabaidan eta kexu eta haserre daude.
Arantzazura eta Urbiara jende asko joan da elurraz gozatzera. Domeka goizean Arantzazurako bidea itxi zuen Ertzantzak izotza zegoelako eta auto askok igo zutelako. Arratsalderako zabaldu zuten.