Hamabostaldi kulturala egingo du herri eskolak

Aurten 25 urte betetzen ditu Errekalde Herri Eskolak. Otsaileko lehen hamabostaldirako, euskal kulturaren hamabostaldia prestatu dute gurasoen taldeak.

Errekalde Herri Eskolako ikasle, guraso zein herritarrendako antolatu dute euskal kulturaren hamabostaldia. Denetarik sartu dute egitarauan: antzerkia, DJ emanaldia, zinema ... Horrez gain, Santa Ageda bezperan kopla kantari aterako dira kalera eta natur eskolarekin batera, baserriaren inguruko hitzaldia antolatu dute txango eta guzti.

Urteurrena

Duela 25 urte hasi ziren lanean Errekaldeko Herri Eskolan. Aurretik, plazan zuten eskola, egun ikastola dagoen eraikinean. Berez, 1980ko abuztuan amaitu zituzten Errekaldeko eraikineko lanak eta irailean hasi ziren lanean. Urteurrena ospatzeko, otsaileko hamabostaldiaz gain ekitaldi gehiago ere antolatuko dituzte aurrerago, 25. urteurrena ospatzeko.

Errekaldeko eraikina

Errekaldeko eraikina amaitu zutenean bertako irakasleak joan ziren hara eta ordutik hona lan handia egin dute euskalduntze prozesuan. D eredua dute duela 12 urtetik. Txikienak Gorritxitxira eramaten zituzten lehen baina Errekaldeko eraikinera eramaten hasi zirenetik, Haur Hezkuntza ere indartu egin dute. Egun, bi eta 12 urte bitarteko 220 ikasle eta 23 irakasle daude.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.