Joseba Arregi presoak 10 eguneko itxialdia hasi du

Maider Arregi 2005ko urt. 25a, 17:08
Presoen oinarrizko eskubideak aldarrikatzeko eta estatus politikoaren aitortza prozesuan esku hartzeko, hirugarren itxialdia hasi dute Euskal Herriko presoek. Joseba Arregi oñatiarrak atzo hasi zuen hamar eguneko itxialdia Jaengo espetxean. contributors:

Fleury Megoris, Tarascon, Villepinte, Albolote, Murtzia eta Jaengo kartzeletan dauden euskal presoek atzo, urtarrilak 24, hasi zuten ziega barruko itxialdia. Otsailaren 2a bitartean iraungo duen protesta itxialdian, 72 euskal presok hartuko dute parte. Tartean, Joseba Arregi Erostarbe oñatiarra.

Debagoieneko beste lau presok ere astelehenean hasi zuten itxialdia. Hain zuzen ere, hamar egunetako protestarekin jarraituko dute Arrasateko Igor Letonak, Jose Ignazio Gaztañagak eta Jose Gabriel Urizarrek, eta Bergarako Ane Alberdik.

Itxialdi hau, Euskal Preso Politikoen Kolektiboak (EPPK) aurrera daraman borrokaldian, hirugarren txanda da. Euskal presoen itxialdiko lehen txanda urtarrilaren 4an hasi zuten. Hamar egunez ziegetan egon ostean, beste preso talde batek hartu zuen txanda hamar eguneko itxialdia aurrera eramateko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak