Goizean izotza zegoen errepideetan baina edurrak ez du arazorik sortu. Eguerdian bota du edur zaparrada handia baina dagoeneko teilatuetan baino ez dago edurra. Kaleak garbi-garbi daude eta herri barruko berdeguneetan pilatu da kaleko edur apurra.
Bihar goizean izotz handia egingo duela iragarri dute eguraldian adituak direnak; kontuz, beraz.