Eulen SAk eten egin du negoziazio prozesua

Larraitz Zeberio Lekuona 2005ko urt. 24a, 10:52
Urtarrilaren 17a ezkero geldirik dago negoziazio prozesua Oñatiko San Martin egoitzako 12 langileren eta Eulen Servicios Socio Sanitarios SA enpresa azpikontratatuaren artean.

“Enpresak alde batez hartutako erabakia da hau”, adierazi dute langile bozemaileek. Berriki hiru lankide kaleratu ditu enpresak zerbitzu amaieraren aitzakiarekin. Beste bi kontratatu ditu, eta egoitzako serorak ari dira hirugarren postua betetzen”.

Langile taldeak salatu du abenduko soldata -jaiegunak barne- 116.000 pezeta izan dela, ez dutela lan egutegiaren berri eta horiek ez direla lan baldintza duinak. “Enpresak ez ditu borondatezko hobekuntzak onartu nahi. Guk ezinbestekotzat jotzen ditugu eta lortu arte borrokan jarraitu behar dugulakoan gaude”. Eguneroko lanuzteekin jarraituko dute 12 kaltetuek. Gaur, astelehena, bildu egingo dira lanuzteak areagotu edo ez erabakitzeko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak