Txartel berriaren bila joan behar dute liburutegiko bazkideek

Leire Kortabarria 2005ko urt. 21a, 13:11
Udal Liburutegia txartel berrituak banatzen hasi da, eta dei egiten die bazkide guztiei horren bila joan daitezen. Edozein unetan jaso daiteke, baina komeni da urtarrila bitartean egitea, izan ere, otsailetik aurrera erabili ahal izango dira txartel horren abantailak.

Udal Liburutegiak gertu ditu bazkide gehienen txartel berrituak. Liburutegian bertan eskatu, datuak ondo daudela baieztatu eta eskuratzea besterik ez dago.

Txartel berriak erabiltzailearen izen-abizenak, erabiltzaile zenbakia eta barra-kode bat izango ditu, eta abantailak, hamaika: liburutegian hiru liburu eta bestelako hiru dokumentu mailegatu ahal izango dira; gainera, Oñatin ez ezik, EAEko beste edozein liburutegiko zerbitzua erabili ahal izango da, guztiak doaz-eta txartel bateratuaren bidean. Horregatik, pertsona bakoitza herri bakar baten izan daiteke bazkide; gomendioa da erroldatuta dagoen herrian izatea. Gainerako bazkidetzak bertan behera geratuko dira.

Interneten

Euskal Autonomia Erkidegoko liburutegi guztiak sartzen ari dira sare bateratuan. Eta sare hori Interneteko sarean ere badago. Oraingoz, hor beste liburutegien fondoan bilaketak egin daitezke. Maileguak egiteko, pasahitz bat eskatu behar dute erabiltzaileek. Horren gaineko argibideak liburutegian eska ditzakete interesatuek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak