Holidays in Bardulia punk-rock jaialdia hasiko da gaur

Leire Kortabarria 2005eko urtarrilaren 14a

Holidays in Bardulia punk-rock jaialdiaren bigarren edizioa izango da gaur, egubakoitza, eta bihar, zapatua. Guztira, 12 taldek joko dute gaztelekuan, bi emanalditan. Gaur, ibarreko hiru taldek eta Legazpiko laugarren batek joko dute.

Hernaniko antolatzaileen eskutik, Holidays in Bardulia punk-rock jaialdiaren bigarren aldia gurean izango da, gaztelekuan, hain zuzen ere. Gaur, egubakoitza, lau taldek joko dute, horietatik hiru Debagoienekoak: Golpe de Estado (Oñati), Des-kontrol (Bergara), Enboskada (Arrasate) eta Mala Hierba (Legazpi). Kontzertua 22:30ean hasiko da eta sarrera da 3 euro.

Jaialdiak bihar arratsaldean jarraituko du. Hain zuzen, punk eta rock estiloetako zortzi talderen txanda izango da. Eskaintza nagusia da Irungo Anti Régimen taldea. Baina eurekin batera, honakoak arituko dira: Defecto Humano, Oztopo, Apunta!, Patadazo, Ardi Galduak, Hell Beer Boys eta Aggressive Combat. Kontzertua 17:00etan da, gaztelekuan, eta sarrera da 5 euro.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak