Oraindik ez dute adostasunik lortu Eulen enpresak eta San Martin egoitzan diharduten 15 langile azpikontratatuek. Horrenbestez, gaur, eguena, hasi duten lanuztearekin jarraitzea erabaki dute. Lanuzteok egunero egingo dituzte, 08:30etik 11:00etara bitartean. Horrez gain, auto-ilarak eta kontzentrazioak egingo dituzte euren protesta plazaratzen jarraitzeko.
Gaur, eguena, batzarra izan dute Eulenek eta langile plataformak. Enpresaren aldetik, jarrera aldaketa sumatu dugu, eta gure eskakizunen %80 bat onartu dute, baina oraindik ez dugu adostasun osoa lortu, baloratu du plataformak. Bihar, egubakoitza, berriz batzartuko dira langileak. Plataformak negoziatzen jarraitu gura du soldaten eta eszedentzien gainean, besteak beste.