Aurtengo odol ateraldien egutegia zehaztu du Oñatiko Odol Emaileen Batzordeak. Ohi denez, hamar ateraldi egingo dituzte: uztailean eta abuztuan ez da ateraldirik egongo eta bai gainerako hamar hilabeteetan. Lehenengoa egubakoitzean, 18:00etan Txantxiku ikastolan. Beste hilabeteetan noiz izango den, agendan dago.
Mugak
Oñatiko Odol Emaileen Batzordeak adierazi duenez, mugak hauek dira:
- Emakumezkoendako: urtean hiru ateraldi gehienez ( lau hilabeteka, adibidez )
- Gizonezkoendako: urtean lau ateraldi gehienez ( hiru hilabeteka, adibidez )