Guztira 420 lasterketa inguru sailkatzen ditu Espainiako Atletismo Federazioak . Zerrenda horretan 19. lasterketarik onena da Oñatiko Herri Lasterketa. Sailkapen hau egiteko ezaugarri ezberdinak hartzen dituzte kontuan: partehartzaile kopurua, kirol maila, aintzinakotasuna eta antolakuntza arloko ezaugarriak, adibidez.
Ranking honetan, 19. postuan ageri da Oñatiko Herri Lasterketa. Beasaingo San Silvestre lasterketa 30. tokian dago, adibidez, eta Laredon egiten duten 10 kilometrokoa, berriz, 8. lekuan dago.
Gorpuztiko lasterketa
Antxintxika Kirol Elkarteak antolatzen du Oñatiko Herri Lasterketa eta bi aldiz egin dute, azken bi urtetan hain zuzen ere. 2004koan 34 lagunek hartu zuten parte gizonezkoen proban eta beste 13 lagunek emakumeenean. Peter Kamais keniarra eta Kristina Petite euskalduna izan ziren irabazleak.