Andoni Salamerok bere liburua aurkeztuko du askotariko emanaldi baten

Leire Kortabarria 2005eko urtarrilaren 18a

Dantza, poesia eta musika emanaldia ikusteko aukera izango dugu laster. Izan ere, urtarrilaren 21ean, egubakoitza, bi poesia liburu aurkeztuko dituzte egileek gurean; horietako bat, urte askoan Oñatin irakasle den Andoni Salamerorena.

Andoni Salamero irakasleak Zu.Ni.Bi.Bidean liburua argitaratu zuen joan den urte bukaeran. Orain, emanaldi baten bidez aurkeztuko du Oñatin. Berarekin batera, Josi Labajosek Por tierra de nadie poesia liburua aurkeztuko du.

Bi egileek parte hartuko dute emanaldian, eta eurekin batera, baita Aitana Remiro dantzariak ere.

Emanaldia urtarrilaren 21ean izango da Santa Ana antzokian 22:30ean, eta sarrera 6 euro kobratuko dute.

Ikuskizunak euskara eta gaztelania uztartzen ditu. Honela dio Andoni Salamerok: Helburua da, herriotan ditugun bi hizkuntzoz gain, beste espresiobide berezi, poesiarenak, musikarenak, dantzarenak… jorratzea eta jendeari modu atseginez helaraztea eta errespetuzko giro goxo eta sentikorra sortzea. Antolatzaileek nahi dute Euskal Herriak bizi duen egoera elebidunaren isla izan dadin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak