Ikastolako Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikasleek loteria txartelak saldu zituzten ikasbidaiarako dirua batzeko. 02510 zenbakidun txartelak saldu zituzten, eta zenbaki hori saritu egin zuten atzo, abenduaren 22an, egin zuten Espainiako Loteriako zozketan. Hain zuzen, dezimo bakoitzari 20 euro egokitu zaizkio. Hortaz, zenbaki horretan inbertitutako kopuru berbera jasoko dute saridunek.
Txantxiku Ikastolak jakinarazten du saria eskatzeko epea abenduaren 29an zabalduko dela, eta Euskadiko Kutxako bulegoetan eskatu behar dela. Zorionak, hortaz, saridunei!