Orain arte bilera bat baino gehiago egin dituzte San Martin egoitzako langile azpikontratatuak eta enpresak. Ez dute ezer adostu eta langileak kalera atera dira. Egunean bi kontzentrazio egiten dituzte: eguerdian plazan eta iluntzean Bidaurretako biribilgunean. Abenduaren 29an, hiru orduko geldialdiekin hasiko dira ( 08:00etatik 11:00etara ). Urtarrilean batuko dira berriro langileak eta enpresa eta ez badute ezer adosten, grebara joko dute.
Hitzarmen duin baten alde
Azpikontratatuta dauden 15 langile daude protestan eta eskualdeko gainerako egoitzetan dituzten baldintzak lortzea nahi dituzte, adibidez, Bergarako egoitzako langileek lortu dutena.
Urtarrilean, langileak, Eulen Sociosanitarios S.A. enpresako ordezkariek eta San Martin egoitzako batzordeko kideek egingo dute bilera.