Potemkin eta Sharon Stoner Danbakako finalean daude

Hiru talde heldu dira Danbaka musika lehiaketako finalera eta horietatik bi oñatiarrak dira. Urtarrilaren 14an egingo dute azken kontzertua eta orduan jakingo da nor den irabazlea. Diskoa grabatuko du talde aukeratuak.

Potemkin, Sharon Stoner eta Muted taldeak heldu dira Danbaka musika lehiaketako finalera. Egubakoitzean izan zen lehiaketako azken kontzertua eta asteburuan hartu dute erabakia epaimahaikideak. Asteleheneko Goienkariak ekarri du notizia.

Oñatiko lau talde aurkeztu ziren Danbakara, laurak pasa ziren lehiaketara eta horietatik bi finalera heldu dira. Finala, azken kontzertua, urtarrilaren 14an izango da Elgetako Espaloia kafe antzokian 22:30ean.

Talde onenak diskoa grabatuko du Shot! musika estudioan eta ikusleak sarituko duen taldeak, berriz, 1.000 euro jasoko ditu musika instrumentuetan gastatzeko. Ikuslearen saria SMS bidez botoak emanda irabazten da: danbaka ( utzi tartea ) taldearen izena eta bidali 7744 zenbakira. Urtarrilaren 16 arte dago bozkatzeko aukera.

Danbakaren gaineko iritzia hemen eman dezakezu.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.