Ganbara abesbatzak bere lehen diskoa salgai jarri du

Leire Kortabarria 2004ko abe. 17a, 13:05
Ganbara abesbatzak salgai ipini du dagoeneko bere lehen diskoa, Sagatz. Modu honetara, borobil bukatzen du taldeak bere hamargarren urtemuga. Diskoa erosteko aukera dago herriko hainbat lekutan, 12 eurotan.

Ganbara abesbatzaren Sagatz diskoa honako denda eta tabernetan eros daiteke, 12 euroko salneurrian: Argi, Ibarrondo, Izarraitz, Antton, Luis, kultura etxean, eta baita Ganbararen webgunean ere. Kalean da azkenean taldearen lehen diskoa, joan den martxoan hasitako grabazio prozesuaren ondoren.

Hamar urteko onena

Hamargarren urteurrena du taldeak, eta hamar urte horiek laburtzen ditu diskoak: Polifonia, polifonia espainola, folklore euskaldun eta valentziarra, espiritualak… hori aurkituko dute diskoan. Jende guztiari zuzendutako lana da, beraz, dio Aitor Biain Ganbarako arduradunetako batek. Obra batzuk azkeneko lehiaketetarako ikasitakoak dira, eta beste batzuk, gure hamar urte hauetan abestu ditugunak, gaineratzen du.

Honako 17 kantak biltzen ditu diskoak: O Magnum Mysterium (T.L. de Victoria), Zefiro torna (C. Monteverdi), Ave Maria (S. Rachmaninov), Lux Aurumque (E. Whitacre), Aita Gurea (F. Madina), Benedictus (J.G. Rheinberger), Xivarri's song (hiru pieza, A.J. Alcaraz), Sagastipean (J. Busto), Sorgin Dantza (E. Mokoroa), Cantos del Agua (hiru pieza, D. Andreo), Worthy to be Praised (B.J. Smith), Java jive (K. Shawren moldaketa) eta Freedom Trilogy (P. Halley).

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak