Kirol zerbitzuaren eskaintzagatik, antolaketagatik eta euskararen alde egindako lanagatik, besteak beste, eman dio Diputazioak saria Oñatiko Kirol Zerbitzuari.
Guztira 10 sari eman ditu eta beste sarituak dira, besteak beste: entrenatzaileak, kirolariak, kirol talde eta erakundeak. Iaz Aloña Mendi Kirol Elkarteak jaso zuen saria ere Diputazioak azken bospasei urte hauetan ematen dituen sari hauetako bat zen.
Orain jakin dute saria eman diotela eta saria bera, abenduaren 23an, eguena, jasoko dute Donostiako Kursaalean.