Oñatiko kamiseta berriak asteburuan izango dira salgai

Leire Kortabarria 2004ko abe. 17a, 09:55
Turismo Bulegoak Oñati promozionatzeko kamiseta berriak diseinatu ditu, eta horiek saltzeko postuak ipiniko dituzte zapatuan. Aurrerantzean, Turismo Bulegoan izango dira salgai, 9 eurotan.

Oñatiren gaineko kamisetak salduko dituzte zapatuan, hilak 18, udaletxeko arkupean, 17:30ean. Gauean, Oñatz dantza taldearen jaialdia aprobetxatuta, kiroldegira pasako dute salmenta postua, 21:30ean. Turismo Bulegoan ere salduko dituzte.

Diseinu fresko eta sinplea da nagusi Oñatiren gaineko kamiseta berrietan. Bi diseinu aukeratu dituzte: bata txantxikuaren irudiarekin, eta bestea Oñatiko hainbat ikurrekin. Kolore asko eta neurri guztietakoak daude. Oraingoan, mahuka motzekoak egin dituzte.

Turismo arduradunen esanetan, helburua, herria promozionatzeaz gain, benetan erabilgarriak diren kamisetak kaleratzea izan da. Horregatik, aparteko garrantzia eman diegu diseinuari eta kamiseten moldeei.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak