Ganbara, Estatuko kantu koral lehiaketako txapeldun

Leire Kortabarria 2004ko abe. 13a, 10:47
Folklore kategorian lehenengo, eta polifonian bigarren izan zen Oñatiko Ganbara Abesbatza zapatuan Rojalesen (Alacant), VI. Espainiako Kantu Koraleko Sari Nagusian. Horri esker, sari nagusia ere irabazi dute. Oñatz dantza taldekoen jantziekin egin zuten emanaldia Ganbarako kideek.

Estatuko kantu koraleko lehiaketan sari nagusia irabazi du Ganbara abesbatzak. Epaimahaiak ezezik, publikoak ere harrera ezin hobea egin zien oñatiarrei. Esteban Urtzelai zuzendariak dioenez, polifonikoan urduri samar abestu genuen, baina folklorean oso gustura jardun genuen, Oñatz dantza taldekoen jantziekin.

Estatuko sei lehen mailako sariketatako irabazleak lehiatu dira Rojalesen. Ganbaraz gain, honakoak ziren besteak: Granadako La Cantoria, Puebla de la Calzadako Amadeus, Totanako Vox Musicalis, Burgosko Interludio, eta Valladolideko Unibertsitateko Orfeoia.

Oñatikoen alaitasuna eta eszenifikazio dotoreak nabarmendu ziren. Rojalesko Capitol antzokira bildutakoek txalo zaparrada luzeekin eskertu zituzten emanaldiak, baina bereziki Oñatiko abesbatzaren emanaldi folklorikoa.

Urte borobila izan du Oñatiko Ganbara Abesbatzak eta, gainera, asteon jarriko du salgai kanta bilduma diskoa. Gero, merezitako oporrak hartuko dituzte.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak