Ganbara Abesbatza Alacantera abiatu da

Oihana Elorza Gorostiza 2004ko abe. 10a, 16:55

Estatuko Kantu Koraleko Sariketa Nagusian parte hartuko du asteburu honetan Ganbara Abesbatzak. Eguerdian abiatu dira autobusean eta domekan bueltatuko dira.

Alacanteko Rojales hirian egingo dute asteburu honetan Estatuko Kantu Koraleko Sariketa Nagusia eta bertan parte hartuko du Oñatiko Ganbara Abesbatzak.

Sariketa honetan, joan den urtean Espainiako sei lehiaketa ezberdinetan garaile izan ziren abesbatzak hartzen dute parte; Ganbara Abesbatzak Ejean, Zaragozan, irabazi zuen.

Gaur, egubakoitza, eguerdian atera dira autobus geltokitik Ganbara Abesbatzako kide, lagun eta gurasoak eta domekan bueltatuko dira. Domeka eguerdian abestuko dute, 12:00etan hasten da, eta sei talde direnez, Alacantetik 16:00ak aldera aterako direla uste dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak