Mendeurreneko ospakizunak asteburuan bukatuko dituzte moja beneditarrek

Leire Kortabarria 2004ko abe. 10a, 11:01
Moja beneditarrek asteburuan bukatuko dituzte mendeurreneko ospakizun ekitaldiak. Horretarako, abesbatzen emanaldi bana izango da zapatuan eta domekan, euren monasterioan.

Aurten bete dira 100 urte moja beneditarrak Oñatin daudela. Frantziatik etorri ziren lehenengo mojak, eta, gutxika-gutxika, komunitate errotu bihurtu ziren herrian. Urtea bukatzearekin batera, mendeurrenaren ospakizunak ere bukatuko dira.

Horretarako, mojek musika emanaldiak antolatu dituzte astebururako. Hain zuzen ere, bihar, abenduak 11, Easo Abesbatzaren Kapera Gregorianistak abestuko du 19:00etan, eta etzi, abenduak 12, Oñati Abesbatzak egingo du bere emanaldia, 19:30ean. Biak ala biak euren monasterioan izango dira.

Urte osoan, hainbat ekitaldirekin gogoratu dute mojek Oñatin daramaten mendea. Horien artean, ikasle ohiekin eta euren ikastetxeko irakasle guztiekin topaketa bana egin zituzten.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak